La Faktoria Nafarroan dagoen dantza garaikidea sorkuntza, ikerketa eta heziketa eskaintzen duen nazioarteko zentro bat da. Ondorengoetan oinarritzen da bere jarduera-ildoa:
Heziketa. Tokiko, nazioko eta nazioarteko artista anitzez osaturiko irakasle-taldea du. Sormen-prozesuei babes profesionala emanda, arlo profesionalean dantzan jardun nahi duten 18 urtez gorako ikasleei bideratuta dago.
Egonaldi artistikoak. Pentsamendua, arte-lengoaia hau bilatzea eta ikertzea sustatu beharra azpimarratzen du, arte-lengoaia horren garapenean eta kalitatean sakontze aldera. Hainbat profiletako koreografia-proposamenak sortzeko espazioa, azpiegiturak eta dotazio ekonomikoa eskaintzen ditu.
Sorkuntzak mugimenduarekin lotutako proposamen artistikoen sormen eta koreografia prozesuetan murgiltzen direnak.