i
Hasiera 9 Bio
LAIDA ALDAZ ARRIETA, diziplina anitzeko artista, eta kasu askotan autodidakta, arteen hibridazioan interes berezia duela esan dezakegu. Bere lanek gorputzaren eta espazioaren arteko harremana dute ardatz; espazio ez-eszenikoetan sortzen aritzen da, berrinterpretatuz, beste esanahi bat emanez eta eszenatoki bihurtuz. Bere jakin-minak hainbat esparru artistikotako lanak elkarrekin sortzera, zuzentzera eta ekoiztera eraman du. Bere ibilbidean hainbat koreografo eta artistarekin dantza egin du eta nazioarteko eskoletan eta jaialdietan irakasle gisa aritu da.

El Trastero Creativo eta Zinetika Festival kultur elkarteko zuzendaria da, non dantza, zinema eta teknologia berrien arteko harremanak aztertzen diren, eta La Faktoria Choreographic Center-eko zuzendarikidea.

El Trastero Creativo dantza sustatzeko eta Nafarroako dantza garaikideko hezkuntza zabaltzeko eta indartzeko beharretik sortutako elkartea da. Kultur trukea eta diziplina anitzeko proiektuak sortzea sustatzen du. 2015ean sortu zen eta ordutik Laida Aldazek egin dituen proiektu gehienak entitate honen bitartez gauzatu dira.

Zer da egonaldi artistiko bat?

Floorwork

Klase honen helburua dantzariek lurra erabiltzen ikastea da. Dantzariek grabitatea, pisu aldaketa, bira, salto eta disolbatupenaren elkar eraginez zolluarekin konektatzen ikasiko dute.

Partnering

Kontaktu puntuak eta pisu gabeko uneak aurkitzen saiatuko gara beste gorputzekin. Ukitzen eta ukitzen uzten ikasiko dugu, besteen gorputzak erabiliz zeurea mugitzeko.

Site specific, hiria sorkuntzan

Kaleak hartuko ditugu, eta hiriaren barruan sortu eginen dugu. Inguratzen gaituena behatuko dugu, eta inspirazio-iturri gisa erabiliko dugu sormen-ekintzarako. Hiriaren beraren espazio-konposizioa aintzat hartuko dugu non, nola eta zer sortu nahi dugun erabakitzeko. Leku zehatz baterako konposizio koreografiko bat eginen dugu, leku berak helarazten diguna edo behar dueña inspiraturik.

|                    info@laidaldaz.com           |

    |     info@laidaldaz.com    |