In Perspective
Kirolak
Atalak
Soñando Despiertos
Delivery Performance
In Perspective
Kirolak
Atalak
Soñando Despiertos
Delivery Performance
Desbribapena
Iraupena: 45’00’’
Dantzaren, arkitekturaren eta musikaren arteko topaketan oinarritutako diziplina anitzeko emanaldia da, espazio ez-eszenikoetan ematen dena. Bere izenak dioen bezala, perspektibarekin jokatzen du, giro zinematografikoa sorraraziz.
Emanaldia egiten den leku bakoitzerako konposizio berezia da, espazioa eta ingurune arkitektonikoa kontuan hartzen baitira, non, nola eta zer dantza sortu behar den erabakitzeko.
Publikoa ibiltzen doa ikuskizuna zabaltzen den heinean, eta, hortaz, dantza-eszena desberdinak deskubritzen ditu bizirik dagoen espazioa osatzen duten ehundura, kolore, argi, perspektiba eta bestelako elementuetan inspiratuta. Hori guztia lan honetarako bereziki konposatutako zuzeneko musikaz lagunduta dago, non gainera, tokiko materialek sonoritate desberdinak ematen dizkioten musika-konposizioari.
Lan honen lehen bi esperimentuak La Faktoria Koreografia Zentroko 2. eta 3. belaunaldiko ikasleekin egin ziren, Olatz Aldasororen eta Luisillo Kalandraka eta Iñigo Santamaría musikarien laguntza koreografikoarekin.
Proiektu hau Faktoria Zentro Koreografikoko LUR egoitzen barruan garatu da.
Emanaldi honen azken bertsioa Zinetika Festival 2022ren esparruan sortuko da eta azaroaren 19 eta 20an izango da ikusgai Iruñeko Kondestablearen Jauregian, azaroaren 26 eta 27an Donostian, Euskadiko Arkitektura Institutuan eta abenduaren 4an Guggenheim Museoan, TopARTE programaren barruan eta Museoaren 25. Urteurrena dela eta.
Argazkiak: © Beniamin Boar eta Blanca Razquin
Argazkiak